Dive into the Ultimate Free Library: Your One-Stop Hub for Entertainment!

ARGIA

Description
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.
We recommend to visit

Influencer | Entrepreneur
This Channel Does Not Promote Or Encourage Any Illegal Activities all contents Provided by This Channel is meant For Educational Purpose-only

Last updated 1 month, 2 weeks ago

Last updated 3 days, 16 hours ago

بنازم به میمایی که میزنیم

Last updated 4 days, 11 hours ago

2 weeks, 5 days ago
Kaixo! Aste honetan gauza garrantzitsuak gertatu …

Kaixo! Aste honetan gauza garrantzitsuak gertatu dira, besteak beste honako hau 👇🏿

⛔️ Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak https://labur.eus/DUmgr

Eta klima larrialdiari loturiko datu eta albisteak ere izan ditugu:

🏭 Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal https://labur.eus/qtutJ

🌍 Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute https://labur.eus/pK5bv

2 weeks, 6 days ago

Gaurko egunez, 1947an, Espainiako Errepublikako bandera erraldoia jarri zuten Arrasaten, gauez, 25 metroko telegrafoaren zutoinean.

Biharamunean egunak oskarbi argitu zuen eta ikusmin handia sortu zuen sorpresak. Inguruko herrietatik ere bertaratu zen jendea bandera ikustera, harik eta eguerdi aldera Ricardo Zabaleta karlista ezaguna zutoinera igo eta bandera kendu zuen arte. Bandera kentzeagatik pistola bat oparitu zioten sari gisa kuartelean. Fermin Arabaolaza izan zen bandera paratu zuena.

Gehiago:

1853: Remigia Etxarren funanbulista jaio zen Iruñean https://labur.eus/dY4iC

1938: Iruñeko Catachu tabernako sarekadan 30 bat lagun atxilotu zituen polizia militar frankistak https://labur.eus/SNnmA

2002: Eusko Legebiltzarraren aurrean, Unai Romanoren torturak salatu zituzten https://labur.eus/41RoU

3 weeks ago

PDF | 2866 zenbakia doan eta libre 😉

3 weeks, 5 days ago
***🎥******🎥******🎥******🎥******🎥******🎥***

🎥🎥🎥🎥🎥🎥

Gabon lagunak!

Abenduan zendu zen koreografi handi baten bizitzari begira jarriko gara dokumental honetan.

*🕺 Bizi naizeno*
https://labur.eus/41E3x

📝 Filipe Oihanburu koreografo eta idazleari buruzko sorkuntza-lana da. Duela hamar urte baino gehiagotik filmatu duen Lucia Barahona bere ilobak zuzendua. Erretratu musikal honek garaiak zeharkatzen ditu eta euskal dantzan eta kantuan berrikuntza bultzatzen jakin duen koreografo eta koru-buru honen ibilbidea berrikusten du. Beste gai batzuk, hala nola transmisioa, konpromiso politikoa eta bizitzarekiko maitasuna, zehaztasunez eta samurtasunez aztertzen ditu filmak. 2023ko abenduan zendu zen Oihanburu.

🎬 Kanaldudek zabaldu du Lucia Barahonaren filma.

🕥 66 minutu

🎞 521 dokumental ikusgai, euskaraz eta doan: https://www.dokumentalak.com

3 weeks, 5 days ago

🔊 Zer iruditzen aurten Euskaraldia baino, Desiraldia egiten badugu? Hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztua' da, Kevinen arabera. Baina sexua soilik ez, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere landu ditugu saioan. ⤵️

Beranduegi 4x14: Athleticen moon kopa
https://labur.eus/Osm40

Gozatu!

3 weeks, 5 days ago

Egonarria 12 I Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste?

📈 Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Hizkera arruntean eta adibideekin azaldu du nola ezartzen diren prezioak. Ohartarazi du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa.

🎥 Ikusentzun elkarrizketa: https://labur.eus/qfwnG
🖋 Irakurri laburpena: https://labur.eus/EvWTu

1 month ago
Gaurko egunez 1834an, duela 190 urte, …

Gaurko egunez 1834an, duela 190 urte, Zumalakarregiren armadak tropa liberalak garaitu zituen Nafarroan, Abartzuza eta Muro artean. Lizarrara erretiratu behar izan zuten hauek. Aurrerantzean, enfrentamenduak etengabeak izango ziren eta gerrilla karlista Hego Euskal Herri ia osoa kontrolatzera heldu zen, hiriburuak kenduta.

Gerraren azaleko auzia dinastikoa zen arren, Euskal Herrian ezaugarri bereziak izan zituen, bertako foru, lege eta erakundeen aldeko herri altxamendua izan zen gehiengo handiaren babesarekin. Guda galtzean, ondorio nagusia Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foruen murrizketa izan zen. Haien deuseztapen osoa Bigarren Karlistaldiarekin borobildu zuten espainiarrek. 1841ko lege batek, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia eman arren.

Gehiago:

1973: AEBetako azken soldaduek Vietnamdik alde egin zuten, militarki porrot egin ostean https://labur.eus/8G03Z

1992: ETAren zuzendaritza atxilotu zuten Bidarten, Lapurdin https://labur.eus/czFlk

1 month ago
Gaurko egunez 2001ean, EZLNren hainbat ordezkarik …

Gaurko egunez 2001ean, EZLNren hainbat ordezkarik hitza hartu zuten Mexikoko Kongresuan, indigenen eskubideen eta kulturaren aldeko legea defendatzeko. Esther komandanteak ireki zuen saioa eta indigenek jasaten zuten diskriminazioa salatu zuen. Mexiko D.F.ra joateko 200 zapatistak martxa historikoa egin zuten Chiapasetik abiatuta.

Gehiago:

1939, duela 85 urte: Iruñeko Euskal Jai frontoia kartzela bihurtu zuten frankistek https://labur.eus/xBXJJ

1942: Miguel Hernández poeta valentziarra hil zen kartzelan https://labur.eus/MmPfH

1979, duela 45 urte: AEBetan Three Miles Island-eko istripu nuklearra gertatu zen https://labur.eus/R5IAu

1 month ago
Kaixo, hemen gatoz berriro bazka gehiagorekin:

Kaixo, hemen gatoz berriro bazka gehiagorekin:

➡️ Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita

"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!" 👇

https://labur.eus/pmrWk

✍🏻 Miel A. Elustondo

Ondo jarraitu! 👋

1 month, 1 week ago
***✋🏿*** Egun on!

✋🏿 Egun on!

🚨 Azken asteotan Ertzaintzaren indarkeriaren inguruko albisteak pil-pilean ditugu. Azkena, eta segurueik mingarriena, Astigarragan geratutakoa da.

1983ko Juan Calvoren eta Eneko Valdésen kasuak alderatu ditu Zigor Olabarriak: Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi https://labur.eus/0Y9lr

Ondoko artikuluak ere, ez galdu:

🔸 Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago https://labur.eus/lhjaj

🔸 Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera https://labur.eus/aKnfM

🔸 EBk su-etena eskatu dio Israeli Gazan, lehenbiziz bost hilabetetan https://labur.eus/ShjN5

Ondo izan!

We recommend to visit

Influencer | Entrepreneur
This Channel Does Not Promote Or Encourage Any Illegal Activities all contents Provided by This Channel is meant For Educational Purpose-only

Last updated 1 month, 2 weeks ago

Last updated 3 days, 16 hours ago

بنازم به میمایی که میزنیم

Last updated 4 days, 11 hours ago