КАНАЛ АКТЕРА Юрия Батурина
Юрий Батурин в ВК: https://vk.com/id711908851
@toelnti
https://t.me/belamietc
2025eko aurrekontuak Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu. Honela, etxebizitza politika publiko proaktiboa eta LGS propioaren aldeko akordio politikoa lortzeko aukerari bide ematen diogu.
EH Bilduk ez du gaur osoko zuzenketarik erregistratuko.
________________
EH Bildu apuesta por seguir negociando con Jaurlaritza los presupuestos de 2025. De esta forma, queremos seguir explorando la posibilidad de lograr una política pública proactiva de vivienda y un acuerdo político para un SMI propio.
Hoy no registramos enmienda a la totalidad.
Zorionak Joxerra Bengoetxea eta hautagaitza guztiari.
Euskal Herriko Unibertsitateak irabazi du, herri honen aspirazio eta erronken tamainako proiektu bati bide ematen zaiolako. Eraldaketa eta herri ikuspegia, EHU erreferentziazko unibertsitate publikoa izan dadin goi mailako hezkuntzan eta ikerketan.
Zorterik onena opa dizuegu.
Bidelagun izango gaituzue.
_______
Zorionak a Joxerra Bengoetxea y a toda la candidatura.
Ha ganado la Universidad del País Vasco porque se da paso a un proyecto del tamaño de las aspiraciones y los retos que tiene este país. Transformación y visión de país para que la UPV sea una universidad pública de referencia en educación superior e investigación.
Os deseamos la mejor de las suertes.
Nos tendréis al lado.
Herri honek demostratu du, beste behin eta testuinguru nahasienetan ere, bere izena eta izana munduratzeko gaitasuna.
Ziklo aldaketa atzeraezina da, EH Bilduren emaitzak argi erakusten duen bezala. Erantzukizuna eta herri mandatuarekiko zintzotasuna, ultraeskuinari eta politikarekiko desafekzioari aurre egiteko modu bakarra.
Ez dugu hutsik egingo.
___
*Este país ha demostrado, una vez más y en un contexto de lo más convulso, la capacidad de proyectar al mundo su nombre y su razón de ser.
El cambio de ciclo es irreversible, así lo demuestra el resultado de EH Bildu. Responsabilidad y honestidad con el mandato popular, la única forma de hacer frente a la ultraderecha y la desafección política.
No fallaremos.*
Apirilaren 21eko emaitzek mapa poilitiko berria marraztu zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta bi alderdi nagusien arteko indar-harremana berritu egin da. Hauteskunde kanpainan bezala hurrengo asteetan eztabaida politikoaren maila igo eta alderdien arteko kooperaziorako espazioak bilatzeko helburua izan dugu.
Osatu daitekeen ezein gobernu akordiotik haratago, sinetsita gaude elkarguneak bilatu eta baliatzea izan beharko litzatekeela gu guztion egiteko nagusia. Zentzu horretan luzatu nion eskua lehen indar politikoaren ordezkari den Imanol Pradalesi. Zoritxarrez, abagune berezi honetan Euskal Herria Bildurekin elkarrizketa abiatu eta elkarguneak bilatzea ez zaio garrantzitsua iruditu, “behin gobernua osatuta hitz egingo dugu” erantzun baitio bilera egiteko eskariari. Berdin egin du Eneko Anduezak. Nire ustez, kultura politikoaren oinarri-oinarrian dagoen edo egon beharko litzatekeen gutxieneko kortesia parlamentarioa ere ez da errespetatu.
Lidergoa hartzea zegokion Imanol Pradalesi hauteskundeen ostean eta, penaz diot, uko egin diola Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan irekitako aukera berri hau baliatzeari eta 343.609 herritar ordezkatzen dituen eta bigarren indar politikoa denarekin elkarrizketa abiatzeari. Hau ez da albiste txarra ez niretzat ez EH Bildurentzat, baizik eta herri honentzat. Interes alderdikoi eta epe motzekoak alboratzeko momentua dela jakinda, agortuta eta zaharkituta dagoen politika ereduan tematzea ez da ona.
Elkarguneetatik ihes egitea biderik errazena izan daiteke, baina gu ez ginen etorri politikagintzara gauzak modu errazean egitera, herri honen eta ditugun erronken neurrira jardutera baizik. Hor aurkituko naute eta duzue beti EH Bildu.
КАНАЛ АКТЕРА Юрия Батурина
Юрий Батурин в ВК: https://vk.com/id711908851
@toelnti
https://t.me/belamietc