Influencer | Entrepreneur
This Channel Does Not Promote Or Encourage Any Illegal Activities all contents Provided by This Channel is meant For Educational Purpose-only
Last updated 11 months, 2 weeks ago
{~} Send your menfess to
@tosfesssbot
{~} Bot pengaduan
@tosfessrobot (bukan untuk send mf)
{~} PP @PPTOSFESS
Explore, click, and shop!
Rekber @Jejakrekber
info: @baselpminfo
Last updated 1 month, 1 week ago
🟡 Egun on! Jakina da gutxi hitz egiten dela menopausiaz, baina are gutxiago menopausia osteaz. Eta zer esanik ez, honek emakumeon funtzio sexualean duen eraginaz. Bada salbia aitzakia hartuta, horretaz guztiaz aritu da Garbiñe Larrea. ⤵️
Menda Bikoitza 2x07: Salbiaz asko dugu esateko
Ea gustatzen zaizuen!
Egun on! Hona Jakoba Errekondok gaur proposatzen digun lan berezia:
Mimosaren inausketaLandareak itsusi edo zarpailduta ikusten dituen horietakoa bazara edo mimosaren adarren batek enbarazu egiten badizu, loraldia igaro arte ez inausi. Gainontzean loraldia galduko duzu.
Loratu ondoren kimu berriak etorriko dira eta lorea eta kimua arteko tarte hori da inausteko egokiena.
Neguan, goiz loratzen diren zuhaixka eta zuhaitzekin berdin egin behar da.
Egun on! Jakoba Errekondoren argibideak:
Pazko lorea nola zaindu hurrengo Gabonetan loratuta izateko
Lorealdia amaitu eta hostoak galtzean, zurtoinak 10 cm utziz ebaki eta loreontzia erabat lehortzen utzi ilunpean.
Ekainean ontzi berean lur berri ongarrituan landatu eta ugari ureztatu.
Hilean behin ureztaketa-urari ongarri likidoa gehitu.
Kimu berrietatik 4-5 sendoenak aukeratu, besteak kendu.
Eguberrietan loreak izateko, urrian landarea plastiko beltzez edo kaxa batez egunero 14 orduz erabat estali. Braktea gorriz inguratutako loreak sortuko ditu.
*✒️ Hotza maite duen igela Iñaki Sanz Azkue*ren artikulua: https://labur.eus/AELUT
Egun on! Jakoba Errekondoren lan berezia:
Mihura kenduMihura (Viscum album) zuhaitz gainean bizi da. Beste baten bizkar bizi behar du, ez da gai bere gisa bizitzeko. Bizkarroia da.
Lorea ematen du eta handik fruitua. Heldutakoan, lurrera erortzen bada, akabo, ez du mihura berririk emango. Fruituak azalean biska du eta horrekin adarretan itsasten bada, mihura berria haziko da.
Zuhaitzaren azalaren azpian sustraiak botako ditu mihurak eta haien bidez izerdia zurrupatuko. Hazten ari den neurrian gero eta gehiago zurrupatuko du, eta denborarekin bera dagoenetik aurrera adarra ihartu egingo da.
Mihura azaldu orduko kendu egin behar da. Labana edo guraize zorrotz batekin ahal den zauri garbiena eginez ipurdi-ipurditik moztu.
➡️ Mihurari buruzko Jakoba Errekondoren artikulu batzuk:
*?Birigarroak zirinetan heriotza https://labur.eus/jbOqr ?Maite duzunaren bizkar https://labur.eus/jGhEI
?Elkarren beharra bizitzeko https://labur.eus/hjEqf
?*Ditxazko eta desditxazko gure mihura https://labur.eus/qbhNu
Egun on! Jakoba Errekondoren aholkua:
Arkatzak baratzera
Gaur egun ez da asko idazten eskuz, eta gutxiago arkatza erabilita, baina agian honekin animatuko zara.
✏️ Lorontzitan al duzu baratzea? Edo loreak? Edo fruitu arbola txikiren bat?
✏️ Arkatza gehienak koniferoen zur usaintsuekin egiten dira. Arkatza zorrozten duzunean txirlorea sortzen da, txirbila.
✏️ Lurraren gainean zabaltzen baduzu intsektu asko uxatu egingo ditu eta ez dira zure loreontzietara etorriko.
✏️ Zerrategiko txirbila ere erabili dezakezu. Usain handiko egurrak badira orduan eta eraginkorrago.
➡️ Gai honi lotutako irakurgaia: Zurak 18.000 milioi arkatzetarako (Jakoba Errekondo, ARGIA, 2024-2-5) https://labur.eus/2Nl9l
Egun on! Gaur Jakoba Errekondok trikimailua emango digu...
Zuhaitzen motzondoa usteltzeko
? Zuhaitza edo arbola bota duzu eta hor geratu da motzondoa edo ipurdia lurrean.
? Ederra izan daiteke, bioaniztasunarentzako ezin hobea, baina kendu behar duzula bururatu zaizu.
? Nola kendu, ez da erraza. Epson gatza izan daiteke irtenbide egokia. Zulatu motzondoa, egin zulo ugari eta Epson gatzarekin bete. Gatzak ura erakartzen du eta motzondoa askoz ere azkarrago usteldu eta desegingo da.
✒️ Euskal Herria banana errepublika Jakoba Errekondoren artikulua: https://labur.eus/h3r33
Egun on! Ba al dakizu...
Zer erein azaroan?
? Laboreak: oloa, garia, zekalea, garagarra...
? Baba handia
Baba beltz txikia
? ilarra
? baratxuria
ardi-mihia
udaberriko aza
errefaua
perrexila
udaberriko porrua
tipulina
?tipula gorria eta zuria
*? Birika-belarra. Garbiñe Larrea*ren artikulua: https://labur.eus/rbFdy
(argazkia: Mikel Garcia)
Egun on! Jakoba Errekondok juxtu gaurko proposatutako lan berezia:
Negurako jasotzeko uztak bildu ilbeheran
? Kuia, kiwi, sagar, udare, mizpira eta abar ilbehera honetan bildu eta toki fresko, ilun eta, batez ere, ondo haizeberritzen den batean jaso.
⛔️ Elkarren ondoan ez jarri.
??Dasta hobea izango dute abendura arte arbolean bertan uzten direnek; kiwiak, adibidez.
? Ilbehera gaur 18:09ak arte da. Azaroko hurrengo ilbehera 18an hasiko da, 11:19an eta abenduaren 2 gauera arte (23:23) iraungo du.
*? Eguzki-lore meteorologoa. Jakoba Errekondo*ren artikulua: https://labur.eus/a8ZdL
Liburua erosteko: https://labur.eus/q8pTj
Egun on! Gaur Jakoba Errekondok gomendatutako lan berezia...
Ongarri berdea IIGarai batean ohikoa zen oloa-zalkea edo zekalea-zalkea ereitea. Gaur nahasketa asko erabiltzen da. Zeuk erabaki:
? Lekadunak: hirusta zuria eta gorria, pagotxa, zalkea edo txirta, txilarra, basa zalkea, astorkia, ailorbea, aixkola edo ilar latza, itsabalkia, alpapa, ilarra, eskuzuria...
? Laboreak: oloa, zekalea, llollobelarra...
? Gurutzedunak: arbiak, errefautxoa, koltza, ziapea, buminka...
? Bestelakoa: zolda-belarra.
? Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean. Garazi Zabaletaren artikulua: https://labur.eus/IcXlW
Influencer | Entrepreneur
This Channel Does Not Promote Or Encourage Any Illegal Activities all contents Provided by This Channel is meant For Educational Purpose-only
Last updated 11 months, 2 weeks ago
{~} Send your menfess to
@tosfesssbot
{~} Bot pengaduan
@tosfessrobot (bukan untuk send mf)
{~} PP @PPTOSFESS
Explore, click, and shop!
Rekber @Jejakrekber
info: @baselpminfo
Last updated 1 month, 1 week ago